2017an genero-indarkeria sofritzen zuten San Lucas Tolimáneko emakumeek justiziara heltzeko tokian-tokiko laguntza sare bat garatzen hasi zenean, estatuak horretara zuzendua duen Indarkeriaren Prebentziorako Politika Nazional Plana biztanlegoaren artean ez ezik, beroi aplikatu behar zuten instituzio publikoen artean ere ezezaguna zela agerian geratu zen. Emakume gutxi ziren salaketa jartzen zutenek, gehienetan babesten zituzten eskubideak ezagutzen ez zituztelako, eta egiten zutenen kasuen artetik oso gutxi ziren epaitegietara heltzen zirenak, hein batean funtzionarioen prestaketa egoki ezagatik, beraien kontra egindako delituak zigorrik gabe geratuz.
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional erakundetik genero-indarkeria kasuen aurrean prebentzioa, salaketa-kultura eta justiziara heltzeko bideak indartzeko beharra ikusi zen, bereziki maia-kaqchikel emakume indigenen artean, San Lucas Tolimáneko populazio talde handiena (%89) baita.
Lehenengo fasearen garapenak iraun zituen 12 hilabeteetan zehar, genero-indarkeriaren biktima ziren 132 emakumek aholkularitza legala jaso zuten AMLUDIren aldetik -Garapen integralerako Emakume Luqueinen Elkartea- eta horietatik ia erdiak (64 emakume) beren erasotzaileen aurka salaketa jartzeko erabakia hartu zuen. 2018an garatu zen bigarren fasean zehar, aurreko urtean egin zen lanarekin jarraituz, San Lucas Tolimán, Atitlán eta Patulul herrietako 3000 emakumeek CAIMUSen berri izan zuten (Indarkeria Biktima diren Emakumeentzako Arreta Integraleko Zentroa) eta 40 emakume-biktimek AMLUDIren arreta integrala jaso zuten. Zentzu honetan, aipagarria da emakume-elkarte honek Giza Eskubideen aldeko borrokan jorratzen duen bidea, zeinekin Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional 2008tik lana egiten duen.
Emakumeen aurkako indarkeriarekin behin eta betirako bukatzeko beharrezkoa da gizarte osoaren partaidetza eta konpromezua. Eskolak, unibertsitateak, osasun zentroak, segurtasun indarrak, justizia-eragileak, agintari erlijiosoak, erakundeak, erkidego-eragileak egoki ehundutako sare honetan ezin da inor falta, horrela bakarrik lortuko baita erasotzaileak zigortu eta indarkeria matxista behin eta betiko akabatuko duen giza-egitura.
"Guatemala: indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak justiziara heltzeko tokian-tokiko sarea, II zati" proiektua, Leioako Udalaren laguntzaz.
Artikuluak buletin honetan...
- 1Guztion konpromezuarekin
- 2AMLUDI, emakumeen alde borrokatzen duen emakume-erakundea
- 3Autolaguntza-taldeak prozesu judizialetan bidelagun
- 4kaleko sexu-jazarpena
- 5Genero-indarkeriaren aurkako borroka, baita ikastetxeetan ere
- 6Maia-kaqchikel harrotasuna Sara Curruchichen ahotsean
Hurrengo artikulua
Guztion konpromezuarekin