Gaikuntza saioak 14 komunitatetan egin dira; haietako %70 komunitate indigenak dira. Prozesu sozialaren eta gaikuntzaren lehenengo partea zuzenean lotuta egon da parte hartze komunitarioaren kontuarekin. Espazio horietan, Fiorella Gomezen arabera, bai mendialdeko bai Ekuadorko kostaldeko kideek aurrera egin dute. Hala ere, Amazonian prozesu horrek ibilbide laburra urratu du oraindik ere.
Trebakuntza lana parte hartzeari eta kontrol sozialari buruzko gaikuntza orokorren bidez gauzatu da. Saio horiei esker, posible izan da komunitate eta antolakunde guzti-guztietara iristea, eta, are gehiago, posible izan da ere talde sozialek zeukaten ikuspuntua aldatzea, batez ere emakume taldeek zeukatena, taldeak legalizatzeko asmoa zutelako, baina besterik gabe laguntzak jasotzeko, Gomezen hitzetan, eta orain helburu jakin batengatik borrokatzen dute, beren eskubideen defentsaren alde, hain zuzen.
Aldaketa nabarmenenak honako emakume-taldeetan eman dira: Guayusa Warmi Avila Viejo-n, Allí Yanka Payamino Huarmi San Jose de Payamino-n, Mushuk Ñampi Juan Pio Montufar-en eta Tiwiran komunitatearen taldean. Talde horiek, hasieran, ez ziren kontziente legalizatzeak eta egitura trinkoagoa lortzeak duen garrantziaz, laguntzak jasotzeaz harago. Programari esker, bultzada eman zaio antolakuntza-prozesuari eta haien eskubideen aldeko borrokak duen garrantziaren kontzientziazioari.
Halaber, gaikuntza saioetan bereziki azpimarratu izan da emakumeen parte hartzeak antolakunde komunitarioetan daukan beharra. Trebakuntza horien bidez onuradunen %90engana heldu gara. Halaber, saiatu gara sentsibilizatzen planifikazioan genero-ikuspegia sartzeak daukan balioaz, parrokietako GADen zuzendaritza-taldeei eta teknikariei zuzendutako saioen eta topaketen bidez.
Mesa Forestal eta Loretoko Organización de Comunidades Kichwas antolakundeak ere badira Programan zuzenean parte hartu duten Orellanako beste antolakunde batzuk, eta haien kasuan ere emakumeen inplikazioak duen garrantziaz sentsibilizatu da.
Avila Warmi emakume elkartearekin lan egin dugu baita ere, zeinaren ibilbidea aipatutako beste elkarteena baino luzeagoa den. Elkarlan horren helburu nagusietako bat daparte hartzeko, kontrol sozialetako eta generoari lotutako gaitasunak indartzea.
Lortutako emaitzen artean nabarmentzekoa da antolakundeek parte hartze komunitarioa eta kontrol soziala sustatzeko daukaten motibazioa.
Haurreko artikulua
Testuingurua
Hurrengo artikulua
Ikaskuntza