Nicaragua, laku eta sumendi lurraldea
Herriak 40 sumendi ditu Pazifikoaren kostaldean zehar
Irudian Amerika Zentrala ikus daiteke, zehazki Nicaraguako errepublika, Honduraseko hegoaldean eta Costa Rica-ko iparraldean, Caribe itsasoaren ondoan (argazkiaren eskumaldean) eta Ozeano Pazifikoa (ezkerraldean).
Nicaragua, ia 130.000 kilometro karratuekin (Greziako azalera bezala, gutxi gora behera), eremuko herririk handiena da.
Askotan "lakuen eta sumendien herria" deitzen zaio, hainbat dituelako; bestalde, 40 sumendien kate bat dauka Pazifiko kostaldean zehar (iparraldetik hegoaldera). Kostalde honetan (behean, ezkerraldean, lur eremu luzexka bat) Fonseca-ko golkoa dago, portu natural bat Honduras eta El Salvadorrekin elkarbanatuta. Hegoaldean Cosigüinako penintsula daukagu, izen bereko sumendiaren errautsetatik, hareatik eta labatik eratuta.
Artikuluak buletin honetan...
- 1MISKITO HERRIAREN JATORRIA
- 2SIHKRU TARA JAIALDIA, BILKURA HANDIA
- 3PAUTA MAN, AHOTS BERRI BAT LURRALDE MISKITOTIK
- 4ZAPOREEN ORTZADARRA
- 5AHOZKO TRADIZIOA BERRESKURATZEN
- 6LANDAKO BIZIMODUA
Hurrengo artikulua
MISKITO HERRIAREN JATORRIA