# 26

NIKARAGUAKO KARIBEKO KOSTALDEKO JATORRIZKO HERRIEKIN

ERAKUNDEAK INDARTZEA

LIDERRAK TREBATZEA

LANDA-EREMUTIK BIZITZEA

ESPERIENTZIA-TRUKEA, BASOEN ZAINTZAREN ALDE

LORPENAK

Solidaridad Internacional / Nazioarteko Elkartasunak Nikaraguako Karibeko kostaldeko herri indigenekin lan egin du, haien garapen jasangarria sustatzeko. Lan hau Ipar Atlantikoko Eskualde Autonomoko honako 6 lurralde indigenetan zentratu da: Wangki Li Aubra Tasbika, Wangki Tui Tasba Raya, Awastingni Mayangnani Sauni Umani o Amasau, Waupasa Twi, Tasba Pri.

Proiektuan esku hartze integrala gauzatu da, eskualdeko zaurgarritasuna eta muturreko txirotasuna eraldatzeko, eta autonomia, lidergoa eta indarra emango dien garapen jasangarri bihurtzeko. Horretarako, bost helbururekin lan egin dugu:

  1. 21 gobernu komunitario eta 6 lurralde-gobernu indigenen erakundeak indartzea.
  2. Emakume antolakundeak sustatzea 21 komunitatetan, emakumeen parte hartzea bermatzen dutenak tokiko garapenerako politikak definitzerako orduan.
  3. 21 komunitateren gaitasun ekonomiko eta produktiboak sustatzea, ingurumena errespetatzen duten landa-eremuko garapen ereduak oinarri hartuta.
  4. Garapen komunitariorako trebakuntza eta sentsibilizazioa;
  5. Garapenerako hezkuntza; sozialki indartzeko sare bat sustatzeko, euskaldunen (erakunde publikoak, gazteen elkarteak eta emakumeen elkarteak) eta Nikaraguako Ipar Atlantikoko Eskualde Autonomoko herritarren artean (erakunde publikoak, gazteen elkarteak eta emakumeen elkarteak)

___________________________________________________________________________________________________________________________________

PARTE HARTZAILEAK:

173.699 pertsonarengana heldu gara; haietatik %49,21 emakumeak eta %50,79 gizonak dira. Orotara, %57 mestizoak ziren, %36k miskito etniako jatorri indigena zuten, %6 mayangna etniako indigenak ziren eta %1 kreoleak edo beltzak.

Guztiak datoz Nikaraguako eskualde txiroenetako batetik. Bertako biztanleen %80 hilero 100 dolar baino gutxiagorekin bizi dira, %9 hilero 100 eta 250 dolarrekin, eta soilik %11k dauzkate hilero 250 dolarretik gorako diru-sarrerak.

___________________________________________________________________________________________________________________________________

BOLUNTARIOAK:

Programa honetan parte hartu zuten Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako bi gaztek. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak sustatzen du.

2016ko uztaila eta iraila bitartean Irene Ortiz de Urbina Bilwi-n (Puerto Cabezas) bizi izan zen eta bertan lan egin zuen. Bere lana baliagarria izan zen Bilwiko alkatetzarekin harremanak sendotzeko, eta informazioa bildu zuen lurralde-gobernu indigenetan emakume eta gazteek duten parte hartzeari buruz. Informazio hori lagungarria izan zen programaren lan-estrategiak diseinatzeko, eta INGESeko (gizarte ikerketa eta kudeaketarako institutua) eskualdeko lantaldeari genero-teoriari buruzko ezagutzak indartzeko balio izan zuen. Halaber, Bilwiko alkatetzarekin elkarlanean aritu zen lan-ildoak identifikatzen udalerrian emakumeentzako enplegua sustatzeko.

2017ko uztaila eta iraila bitartean Ane Astiazaranek Puerto Cabezaseko egoitzan igaro zuen egonaldia. Komunikazio sailean aritu zen; informazio-oharrak idatzi eta programako jardueren berri eman zuen. Horrez gain, materiala bildu zuen (argazkiak, bideoak eta elkarrizketak) edukiak sortzeko eta INGESen webgunean edo sare sozialetan argitaratzeko.

___________________________________________________________________________________________________________________________________

ARLOKO ERAGILE ESTRATEGIKOAK

  • Puerto Cabezas eta Waspám-eko alkatetzak: Proiektuen jarraipen eta ebaluazio jardueretan eta merkaturatze ferien antolakuntzan parte hartu dute, gaur egun abian da udal merkatuen eraketa.

  • Karibeko iparraldeko kostaldeko Eskualdeko Kontseilu Autonomoa – CRACCN: Programaren testuinguruan, nabarmendu du programak ekarpena egiten diola Txirotasuna Murrizteko Eskualdeko Programaren ezarpenari, eta ondorioz erabateko babesa agertu du. Gainera, eskualdeko herri indigena eta komunitate etnikoek garapen ekonomiko, sozial eta politikorako prozesuak ezartzeko programa hau erreferentea dela adierazi du. Programak harremana du eskualdeko gobernuarekin Ekoizpen eta Ingurumeneko Erakundeen arteko Mahaiaren bidez.

  • Nikaraguako Karibeko kostaldeko eskualde autonomoetako Unibertsitatea (URACCAN): Elkarlanean aritu da programarekin, herri indigenen garapen integralaren alde egiten duen hezkuntza-entitate gisa. Zehatzago, programan lagundu du diseinu lanean eta genero eta gizarte eragile lidergoari buruzko diploma abiarazten; horren bidez, emakume, gazte eta lider komunitarioen gaitasunak eratzearen alde egite da, garapen komunitarioko prozesu jasangarri eta bidezkoak sustatzeko.

  • PANA-?PANA: Tokiko GKEa da. Programan laguntzen du; izan ere, tokiko erakunde hau aditua da mikro-finantzaketan, mikrokredituen funtsen administrazioan eta kreditu eskuliburuaren hobekuntzan. 2017an programarekin elkarlanean arituko da, mikrokreditu funts bat bideratuko duelako programak artatzen dituen komunitate indigenetako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea dinamizatzeko ekimenak finantzatzeko.

  • AMICA: Tokiko GKEa da. Programan laguntzen du komunitate indigenetako emakumeekin lanean ibilbide luzea urratu duen tokiko erakundea den neurrian. Halaber, esperientzia-trukeak koordinatzen ere laguntzen du, emakumeen ahalduntze politiko zein ekonomikoaren arloan. Emakume eta gazteen ahalduntze eta eraginkortasun prozesuei buruzko esperientzia-trukeetan parte hartu du. AMICArekin, proiektuak babes- eta truke-harremanak garatu ditu Nikaraguako bestelako antolakunde feministekin: Xochilt Acatl, Mujeres Creativas, Nidia White, Mujeres del Wangky, besteak beste.



 

Artikuluak buletin honetan...

  • 1
    ERAKUNDEAK INDARTZEA
  • 2
    LIDERRAK TREBATZEA
  • 3
    LANDA-EREMUTIK BIZITZEA
  • 4
    ESPERIENTZIA-TRUKEA, BASOEN ZAINTZAREN ALDE
  • 5
    LORPENAK

Solidaridad Internacional-en proiektuaren ardatz nagusietako bat da Nikaraguako Karibeko kostaldeko herri indigenen gobernantza indartzea. Helburu hori erdiesteko modurik eraginkorrena da komunitateei lidergoa ematea, horrela haien zaurgarritasun soziala ezabatzeko. Gazteek oso aktiboki parte hartu dute trebakuntza-saioetan, eta emakumeak ere gogotsu agertu dira haien ezinegonak partekatzerakoan.

ZIFRAK

Guztira 126 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, 60 emakumek eta 66 gizonek, eta horien artean 28 gaztek. Jarduera honi esker parte hartzaileek komunikatzeko, entzuteko, adostasunak lortzeko, helburu komunak eratzeko eta hainbat eremutan (lana, etxea, komunitatea) elkarren arteko irakaspena sustatzeko gaitasunak identifikatu eta garatu ahal izan zituzten.

SAIOAK KOMUNITATE BAKOITZEAN

Trebakuntza-saioak honako komunitateetan eskaini ziren: San Jerónimo, Leymus, Kururia, Tasba Pain, Miguel Bikam, Francia Sirpi, Moss, Santa Clara, Awastigni, Santa Marta, Sisin, Sagnilaya, Kuakil, Bon Sirpe eta Betania, San Pablo, El Naranjal, Sumubila, Sahsa eta Nazareth, Puerto Cabezas eta Waspám udalerrietakoak denak.

Lidergo eta genero parekidetasuneko gaitasunak indartzeari begira, hainbat jarduera gauzatu dira gazte, emakume eta gizonentzako:

14 komunitatetako emakume eta gizonek parte hartu zuten lidergo, genero eta eragile komunitarioei buruzko ikastaroan.

Bigarren edizio honetan 63 emakume eta gizonek hartu dute parte. Guztira 126 emakume eta gizon trebatu ziren hainbat gairen inguruan: lidergo parte hartzailea, aldaketen kudeaketa, autogestioa, garapen jasangarria, ekintzailetza, genero-indarkeriaren prebentzioa eta kulturartekotasuna, besteak beste.

Ikastaroa Santa Marta komunitatean (Puerto Cabezas, RACCN) egin zen, eta Nikaraguako Karibeko kostaldeko eskualde autonomoetako Unibertsitateak eskaini zuen (URACCAN). Hainbat komunitateko lider, emakume eta gizonek hartu zuten parte: San Jerónimo, Leymus, Kururia, Miguel Bikam, Tasba Pain, Francia Sirpi, Santa Clara, Awastingni, Moss, Sangnilaya, Santa Marta, Sisin, Kuakuil eta Boom Sirpi.

Gazte taldeak osatzea, antzerki-obrak prestatzeko. Gaur egun 12 komunitatek daukate beren gazte-egitura propioa (Santa Clara, Miguel Bikam, Francia Sirpi, Sagnilaya, Sahsa, Naranjal, Sisin, Santa Marta, Awastingni, Tasba Pain, Maniwatla, Leymus). Komunitate bakoitzeko 30 gaztek lidergo eta ekintzailetza produktiboko gaitasunak garatu zituzten. Horrez gain, zuzendaritza batzorde bat osatu zuten espazio publiko eta pribatuetan duten parte hartzea indartzeko.

Sihkru Tara ospatzeko tradizio miskitako hiru egun.

Udal Jaialdian parte hartzea genero- eta belaunaldi-berdintasuna eta kultura-berreskurapena sustatzeko. Herri Indigenen Nazioarteko Egunaren ospakizunen baitan, Waspám udalerrian jaialdi indigena ospatu zen, Sihkru Tararen testuinguruan, zeinetan Nikaragua eta Honduraseko ehunka miskitok hainbat kultur jardueratan hartu zuten parte abuztuaren 4, 5 eta 6an, eta Puerto Cabezas udalerrian bi nazioen arteko jaiarekin jarraituz, Herri Indigenen nazioarteko eguna ospatu zen.

Sihkru Tara urteroko jaia da, eta naziobiko ikuspegia du; izan ere, Nikaraguako eta Honduraseko miskitoen artean ez dago mugarik, eta bi herrialdeak biltzen dira ezagutza tradizionala bizirik mantentzeko helburuarekin. Izenak adierazten duen moduan, Sihkru Tara “bilkura handia” da miskito hizkuntzan. Topaketaren bidez, miskito kultura indartu nahi da, baita antzinako ohiturak eta memoria bizirik mantendu ere.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) funtsekin lagunduta eta Solidaridad Internacional-en (SI) bidez, Gizarte Ikerketa eta Kudeaketarako Institutuak (INGES) 2017ko jaialdi indigena babestu zuen.

21 komunitateetako nekazaritza-ekoizpenerako gaitasuna hobetu da.

Honen bidez:

42 bio-lursail martxan; gaur egun komunitate bakoitzean bi bio-lursail daude. Halaber, landareen material genetikoa edo material begetatiboa ekoizteko sailak eratu dira; zenbait laboreren oinarrizko haziak edo hazi primarioak sartuta, hala nola anana (golden aldaera), manioka, kotoia, bananondoa, Jamaikako lorea, quequisquea eta aldaera kreoleak. Zenbait hazi berreskuratu dira: papaia, pipermina, pipiana eta ayote kreolea. Ekoizle batzuek ekimenez, jengibrea ere sartu da.

Emakumeek ekarpen handia egin dute bio-lursail hauen eraikuntzan, eta haien senar eta seme-alabekin batera, etxeetako eta komunitateetako bizi-kalitatea hobetu dute nekazaritza-ekoizpenari dagokionez.

Etengabeko lana izan da; izan ere, denbora eskaini behar diote bio-lursailen mantenuari hazien ugalketaren kalitate bikaina bermatzeko. Horrela, eskualdeko emankortasuna hobetu dute.

Landako eskolak, bio-lursailak instalatu eta erabiltzeko. Landako eskoletan ekoizleek lursailak instalatzen eta erabiltzen ikasi zuten, nork bere sail txikian. Helburua haiek trebatzea da, komunitateetan teknika horiek erabili ditzaten.

Bio-lursail horietako ekoizleak eskualdeko mugimendu berritzailearen parte dira, zeinaren bidez lurra kontserbatzeko eta haziak ekoizteko praktikak abiatu diren, besteak beste. Ekoizpen-eredu ekologikoa eta errentagarria instalatzen ikasi dute, ingurumena errespetatzen duten praktikak sartuta.  Adibidez, lurra eta ura kontserbatzea; izurriteen erabilera integratua, eta bereziki konponbide ekologikoak; ongarritegiak eta babes-laboreak, hala nola indabak, ongarriak eta hazien ekoizpen artisaua.

21 Landako eskola ezarri dira eskualdeko nekazaritza ekoizpena laguntzeko. Komunitate bakoitzean ekoizpen-unitate bat dago (baratzea edo bio-lursaila). Unitate horietan, emakumeek, eta haien senarrek eta seme-alabek nekazaritza-ekoizpeneko prozesuak laguntzeko funtzioa hartzen dute. Horretarako haien esperientzien bidez beste pertsona batzuk trebatzen dituzte, eta haien baratze edo bio-lursailak martxan jartzean lortutako emaitzak erakutsi.

Gaur egun 133 baratzeren bidez teknikak eratzen dituzte Landako eskoletako (ECAS) esperientzietatik abiatuta. Eskola hauek auzokide eta senideen arteko hedapena sustatzen dute, eta komunitatearen artean ezagutza zabaltzeko ardatza dira baita ere. Landako eskolak modu iraunkorrean egiten dira baratzeetan, eta laboreak erabiltzen, labore berriak sartzen, esperimentatzen eta trebatzen ikasten da.

Esperientzia-trukeak gauzatu dira gizon-emakumeekin, arlo ekonomiko eta sozialean garapen-prozesuak sustatu eta osatzeko. Horretarako, programaren exekuzio data arte, honakoa egin da:

RACCN eskualdeko elikagaien dibertsifikazio jasangarriaz mintzatu dira adituak.“Elikagaien dibertsifikazio jasangarriari eta garapen komunitarioari buruzko esperientzia nazionalen trukea” delakoan hainbat gai landu ziren, eskualdeko garapen sozioekonomikorako erronka produktibo eta sozialei buruzkoak.

86 pertsonak parte hartu zuten, haien artean eskualdeko eta udaletako erakundeetako ordezkariak, gizarte zibilekoak eta eskualdeko gizarte zibileko hainbat erakundetako teknikariak. Nazioarteko hizlariak ere egon ziren, Costa Ricako Ingeniari Agronomoen Erdialdeko Amerikako Federazioaren eskutik: Bernal Méndez eta Rodolfo Grant. Nikaraguako Ingeniari Agronomoen Elkargoaren eskutik, hizlari nazionalak: Carlos Zelaya, Octavio Menocal, Danilo Saavedra, Matilde Somarriba, Juan Mairena, Roberto Blandino, Juan Ramón Rosales. Tokikoak: Yader Mendoza (eskualdeko gobernua), Margarita Antonio (Mujeres Creativas), Enrique Cordón (Universidad URACCAN), Nitzae Dixon (CEDHECA) eta Guillermo Incer (INGES).

Jardunaldia ixteko bira bat egin zen, Bilwitik minutu gutxira dagoen Wiwi baratze-eredura.

“Emakume indigenek basoa zaintzen dute, bioaniztasuna babesten dute eta elikagaiak, sendagaiak, haziak, jantziak eta artisautzarako lehengaiak eskuratzen dituzte, ekoturismoa sustatzen dute eta askoz gehiago ere egiten dute. Oso harreman berezia dago emakume indigenen eta basoaren artean; hala dio CALPIk (herri indigenen autonomia eta garapenerako zentroa) Pueblos y Bosque de America Latina izeneko argitalpenean”, adierazi zuen Margarita Antoniok, Mujeres Creativas-eko koordinatzaileak.

Esperientzia-trukearen ondorioz, profesionalen sarea eratu da ingurumenaren ekoizpenari eta kudeaketari buruzko ezagutza eskualde mailan kudeatzeko. Horrela, baratzeak, landako eskolak eta bio-lursailak sortu dira ekoizpen txikiko zonaldeetan.

  • Antolaketa eta planifikazio komunitarioari dagokionez, orain arte programak lortu egin du emakumeen eta gazteen parte hartzea areagotzea komunitateko lehentasunak antzemateko eta ezartzeko. Horrela, sektore horiek gehiago inplikatzeak eta babesteak daukan garrantzia ikusaraztea lortu da. Gainera, garapen jasangarrian eta epe luzera pentsatzeak duen garrantzia komunitateei helaraztea lortu da baita ere. Ingurumenaren gaia eta klima-aldaketaren mehatxua ere asko eztabaidatu izan dira komunitateetan, modu parte hartzailean.

  • Termino produktiboei dagokienez, lortu egin da eredu bat ezartzea, zeinak ekoizpen bio-intentsiboari esker jada ustiatutako baliabide naturalen gaineko presioa kentzen duen, eta arlo ekonomikoa eta baliabideen kontrola emakumeentzako eskuragarriago jartzen dituen; gainera, eredu horri esker, eskualdean kalitate handiko material genetikoa eskuragarriago dago. Hori oso garrantzitsua da; izan ere, nekazaritza-teknika berriekin batera, aniztasuna areagotzen eta elikagaiak eskuragarriago jartzen dituen etekinak bermatzen ditu, elikadura-segurtasuna eta burujabetzaren mesedetan. Aldi berean, diru-sarrerak areagotzeko irabazi txikiak sortzen ere laguntzen du.

  • Erakunde mailan, programak lortu egin du eskualdean honako eztabaida ezartzea: nola hobetu nekazaritza-ekoizpen sistema, jasangarriagoa eta anitzagoa izan dadin?  Eztabaida horrek erakundeen arteko informazio eta esperientzien truke-prozesua abiatu du, hain zuzen eskualdeko eta udaleko gobernuen, unibertsitateen eta eskualdeko gizarte zibileko antolakundeen artean.

  • Programak Waspám eta Bilwiko alkatetzen unitate teknikoak lagundu ditu, ekoizpenerako eta klima-aldaketara moldatzeko teknologia berriak ezagutzeko. INGESekin dagoen aliantzaren testuinguruan, parte hartu ahal izan dute ere nazio-mailako eta Erdialdeko Amerikako foroetan, eskualdearentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz: maila lokaletik turismoa sustatzea Panaman ospatutako Deszentralizaziorako eta Tokiko Garapenerako Erdialdeko Amerikako Konferentzian; hiritartasuna eskuratzeko eskubidea sustatzea 2016ko hauteskunde nazionalen markoan; ekoizpen teknologia berriak, Ingeniari Agronomoen Erdialdeko Amerikako Federazioarekin egindako nazioarteko sinposioaren testuinguruan, besteak beste.

Buletina konpartitu

URL hau erabili dezakezu kopiatzeko...

https://mep.solidaridadsi.org/eus/con-los-pueblos-originarios-de-la-costa-caribe-de-nicaragua

URL hau erabili dezakezu kopiatzeko...

Gracias por tu interés

Pronto recibirás el siguiente número de MEP en tu email.


Hay un error

Comprueba tu dirección de email y vuelve a intentarlo.