Nazioko Estatistika Institutuaren arabera, San Lucas Toliman-go populazioaren %76 pobrezia egoeran bizi da (ia %27 pobrezia larrian). San Andres Semetabaj-en % 65, hortik %16 pobrezia larrian. Kontuan harturik, emakumeak baino ez direla arduratzen etxeko lanez eta familiaz, eurentzako astirik gabe, eskuarki ez dute euren komunitateko bizitza politikoan parte hartzen. Eta politikan lan egiten duten emakumeek ez diote behar adinako denbora eskaintzen, edota, Garapenerako Kontseilu Komunitarioek -COCODE- ezartzen duten bi urteko agintaldiaren ostean, bizitza publikoa bertan-behera uzten dute. Egoera horrek oso baliagarria den eskarmentuaren galera dakar, baita emakumezko buru berrien formakuntza ere. Gune publikoetan euren interesak era eraginkorrean defendatuko dituen emakumerik ez egoteak, euren bizitzak egituratzen duen eredu patriarkala egonkortzea dakar. Horrela, bada, gizon eta emakumeen arteko desoreka sakona betikotzen duen gurpil-zoroa abian jartzen da.
Nazioarteko Elkartasunak eta CPDL-ek ( Colectivo, Poder eta Desarrollo Loca)l elkarlanean daramatzaten urteei esker, gero eta emakume gehiago dira udalerriko sareetan sartzen direnak eta herriko bizitza politikoan parte hartze zuen eraginkorra dutenak. Militantzia hori errazteko xedez, beharrezkotzat jo zen proiektu bat sortzea. Horrek ahalbideratuko die herriko sare horiek osatzen dituzten emakumeei askotariko jarduerak burutzea. Jarduera hauek diru-sarrera txikiak ekarriko dizkiete eta era horretan, familiaren euskarriari lagundu. Autonomia ekonomiko handiagoa lortzeaz gain, hiritar partaidetza sendotzea ekarriko lukete.
Lehenengoetako ekintzetako bat ehunezko eskulanak egitea izan da; hala nola, güipilleak, brodaturiko oinetakoak eta poltsak; gerora CPDL beraren sare sozialen bidez salduak izan dira. Bigarren jarduera hazkuntzarako/umatzeko bi oilategi eraikitzea izan da; bat udalerri bakoitzeko, bi udalerriko 300 emakume bi asteko oiloez hornitzeko. Horrela, haragia eta arrautzak lortzeaz gain, oiloen euren salmentaz ere baliatuko dira. Ekimen hauei esker, emakumeek bikotearekiko edota familiarekiko dependentzia hautsi edo arindu zuten, eta asti handiagoa izan zuten euren eskubideen defentsan, hiritar prozesuetan eta eragin politikoan parte hartzeko.Udalerrietako emakume-sare kideen burujabetasun ekonomikoa garatzeko ekimena, bizitza publikoan partehartzea indartzeko helburuz San Andrés Semetabaj eta San Lucas Tolimánen, Sololán, Guatemala proiektua, Balmasedako Udalaren laguntzaz.