#65

Guatemala: indarkeriaren aurka borroka egiten duten emakumeak

Artikuluak buletin honetan...

  • 1
    Elkarrizketa Vitalina Diaz Cuj-ekin, zuzendaria eta AMLUDIren sortzailea
  • 2
    Elkarrizketa Yuri Natalia Ajcalón Xalix, genero eta herritarren parte-hartzearen dinamizatzailearekin.
  • 3
    Elkarrizketa Amalia Tzay Cutuj legezko sustatzailearekin
  • 4
    Elkarrizketa Carmen Alicia Cuj Chopen proiektuaren koordinatzailearekin
  • 5
    Elkarrizketa Dalila Beatriz Salvador Culán psikologoarekin
  • 6
    Elkarrizketa Evangelina Samines Bocelekin, gizarte langilearekin

Elkarrizketa Vitalina Diaz Cuj-ekin, zuzendaria eta AMLUDIren sortzailea

01

Konta iezaguzu apur bat zuri buruz: nola duzun izena, non jaio zinen, zenbat urte dituzun, zein ikasketa edota prestakuntza duzun, nola heldu zinen AMLUDIra eta zein kargu duzun.

Vitalina Diaz Cuj dut izena, Pampojilá onibarrean jaio nintzen, 49 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte ikasi nuen. Egun, AMLUDI-Garapen Integralerako Luqueko Emakumeen Elkartearen zuzendaria naiz, eta haren sortzaileetako bat ere banaiz.

1994. urtetik aurrera, Guatemalan bake-akordioa sinatu aurretik, prestakuntza politiko eta herritarrari buruzko tailerretan parte hartzen hasi nintzen, gizarte zibileko erakunde eta elkarteen bitartez. Prestakuntza-prozesuen bidez, beste kide batekin batera, emakumeen behar eta arazoak antzeman genituen, bereziki indarkeria matxista; harrezkero, ekintzak sortzeko ekimena bultzatu genuen, andrazkoak babesteko, beren eskubideak ezagut ditzaten. Lehenengo ekintzetako bat nazioarteko erakundeen laguntza bilatzea izan zen, eta gero, hainbat ate jo ondoren, Nazioarteko Elkartasuna aurkitu genuen. Horrek proiektu bat osatzeko aukera eman zigun, andreen aurkako indarkeriaren gaineko ikuspegiari lotua, eta onartu egin zen. Proiektua 2008an abiatu zen, landa-eremuko 14 komunitatetan. Denborarekin, emakumeen parte-hartzearen eta eskaera ugarien bidez, gizonezkoekin bestelako maskulinitateen gaia jorratzeko proiektuak sortzeko eta ezartzeko beharra ikusi zen: komunitateko familiako aitekin, buruzagiekin eta agintariekin lantzen ari gara. Horrez gain, 2011. urteaz geroztik, Tokiko Botere eta Garapenerako Kolektiboarekin (CPDL) partzuergoa eratuta dihardugu. AMLUDIn emakumeen aurkako indarkeriaren eta genero-indarkeriaren gaia lehenestea dugunez ardatz, gure estaldura departamendu- eta estatu-mailakoa da, arreta-zentroaren bitartez. Era berean, gure eraikina eredu da indarkeriaren biktima diren eta hortik bizirik atera diren emakumeentzako arretaren alorrean.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren aurka? Zerk bultzatu zintuen borroka horretara? Nolakoa da zure lana? (laburbilduta)

Ezaguera dudanetik, hainbat esparrutan parte hartzen hasi nintzen, eta dagoeneko badakit zein larriak diren emakumeek dituzten premiak. Hala ere, 2008. urtean izan nuen aukera lehen aldiz indarkeria bere forma guztietan jasaten duten emakumeei laguntzeko, haiei errealitatea ikusarazi eta azterrarazteko: tratu txar fisiko eta psikologikoak indarkeria dira, eta, beraz, badira beren eskubideak babesten dituzten legeak. Horrek emakumeen alde lanean jarraitzeko motibazioa areagotzen dit, horrela andre guztiontzako justizia egin dadin.

Zure esperientziaren arabera, zein da zure komunitatean indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Indarkeria bizi duten beste emakume batzuei laguntzeko prestasuna, bere bizitza-esperientziak partekatuz haien bizitzan eragin ahal izateko eta, horrela, indarkeriaren zirkulutik atera edo isilik egoteari utzi ahal izateko. Tailerretan, andre hauek zein gogotsu dauden egiazta daiteke, iritziak eragiteko eta esperientziak partekatzeko irrikan.

Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeek bizi duten egoera? COVID-19ak are okerragoa bihurtu du?

Konfinamendu-garaian, indarkeria areagotu egin zen, hainbat arrazoirengatik; adibidez, lanik ez izatearen ondorioz, ezkontideen artean estresa eta tirabirak sortu ziren. Egun, indarkeriak latente jarraitzen du, eta gure artean bizi den arazoa da, nahiz eta erakundeek beren artean ahalegin handia egin salaketa-kulturaren inguruan sentsibilizatzeko. Emakumeak, oraindik ere, hitz egiteko beldur dira, baina, nire ustetan, AMLUDIk ekarpen handia egin du indarkeria-indizeak minimizatzeko.

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko egin beharreko 3 aldaketarik garrantzitsuenak? Egunen batean gertatuko ote dira?

Sentsibilizazioa garrantzitsua da, nire aburuz; izan ere, horren bidez, aldaketa lortzen lagun daiteke, betiere komunitate-, udal-, departamendu- eta estatu-mailako agintariak errealitateaz jabetuta baldin badaude, alegia, matxismoak eta patriarkatuak dakartzaten ondorioez. Andrazkoen parte-hartzea fruituak ematen ari da, eta haietako zenbait erabakiak hartzeko ahaldunduta daudela ikus daiteke. Dena den, asko dago egiteko oraindik.

Azken urteotan, zure komunitateko emakumeen egoerari dagokionez, zein izan dira 3 aldaketarik positiboenak?

AMLUDIn prestakuntza jaso duten emakume batzuk erakundeetako kideak dira orain, COCODEko eta emakume-sareetakoak, kasu. Bertatik, badute eragitea erabakiak hartzeko orduan. 

Ahalduntze ekonomikoak berebiziko garrantzia izan du emakume askorentzat; proiektu produktiboak garatu dira, eta horiek izugarri lagundu dute familien elikadura-segurtasuna ziurtatzen.

Elkarrizketa Yuri Natalia Ajcalón Xalix, genero eta herritarren parte-hartzearen dinamizatzailearekin.

02

Konta iezaguzu apur bat zuri buruz: nola duzun izena, non jaio zinen, zenbat urte dituzun...

Nire izena Yuri Natalia Ajcalón Xalix da, 28 urte ditut, emakume maia naiz, kaqchikel hizkuntza hitz egiten dut, eta aitak lan egiten zuen lursailean jaio nintzen. Gizarte Lana Lizentzia ikasi nuen Guatemalako Mariano Gálvez Unibertsitatean, eta, nerabezarotik, partaidetza politiko eta herritarrarekin loturiko prestakuntza-prozesuetan parte hartu izan dut, nire komunitatean esku hartzen zuten talde eta erakundeen bidez.

Zein ikasketa edota prestakuntza duzu?

Prestakuntza jasotzeko eta esperientziak trukatzeko prozesuetan parte hartu dut, lege-sustatzaileekin, indarkeriaren biktimei laguntzeko. Horrez gain, Sexualitaterako Hezkuntzari buruzko ikastaroak egin ditut, Giza Eskubideen ikuspegitik, eta, era berean, Herri Hezkuntzari buruzko prestakuntza politikoko prozesuetan parte hartu dut, komunitate-eremuetan errazte-tresna gisa. Lidergoa genero-ikuspegi feministatik sendotzearen arloko ikastaro trinkoak egin ditut, egun Garapenerako Batzorde Komunitarioko kidea naiz, eta AMLUDIn, Garapen Integralerako Luqueko Emakumeen Elkartean, lan egiten dut, genero eta parte-hartze herritarrerako erraztaile.

Nola heldu zinen AMLUDIra?

Erakunde arteko koordinazioen bidez iritsi nintzen; horietan, Udalerrian zeuden erakundeen hainbat ordezkarirekin interakzioan aritzen ginen, eta horrela ezagutu nuen AMLUDIk landa- eta hiri-komunitateetan egiten duen lana. Hala, jendartean nire aletxoa beste ikuspegi batetik jartzeko gogoa piztu zitzaidan. AMLUDIra sare sozialetan egin zen deialdi baten bitartez heldu nintzen, ez nuen zalantzarik izan neure burua aurkezteko.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren kontra?

Indarkeriaren biktima ziren andreen oihuak eta negarrak entzuten hasi nintzenetik, eta sumatzen bazirela "Auzokoa berak probokatu duelako jo dute" zioten pertsonak; egoera ikusita, banituen arrazoiak horri amaiera ematearen alde borrokatzeko. Behin emakumeon Giza Eskubideak ezagutu eta onartu nituenean, sarri eta asko jartzen nuen zalantzan esku hartzen nuen esparruetan gertatzen zena, eskoletan, lagunekin eta familiartean. Halaber, nire ekarpena beti egon da emakume eta profesional gisa egin dudan ibilbide txikian.

Zerk bultzatu zintuen borroka horretara?

Egoera horiek gogoan, antolaketa- eta partaidetza-guneetan sartzeko eta aritzeko interesa sortu zitzaidan. Dena den, ez zen erraza izan. Modu horretan, andreon Giza Eskubideak ezagutzen hasi nintzen, eta hori oinarrizkoa izan zen informatzen eta prestatzen jarraitzeko, bai eta nire ezagutzak lagunartean zabaltzeko ere.

Nolakoa da zure lana?

Nire eginkizuna, egun, emakumeen, emakume indigenen, nerabeen eta gazteen Giza Eskubideen arloan esku hartzen dugun hainbat eragile informatzea, prestatzea, kontzientziatzea edota sentsibilizatzea da, eremu pribatuan eta publikoan bortxazko jarrerak eta ekintzak arintzen laguntzeko ahaleginean bat egiteko. Orobat, komunikatuen, foroen eta prentsaurrekoen bidez, gure jarrera agertu dugu, gogoetak sustatu ditugu, eta Estatuari eskatu diogu erantzun bat emateko andrazkoek parte hartzeko eta esku hartzeko esparruetan bizi dituzten egoerari eta zaurgarritasunari; hots, andreek berentzako gune sendoak sortzeko beharra dutela aldarrikatu dugu, eta beren eskubideak estereotipatuak izan gabe egikaritu ahal izatea. Andrazkoen aurkako estigma eta paradigma oro desagerrarazteko lanean ari gara, beren Giza Eskubideak egikaritu ahal izateko.     

Zure esperientziaren arabera, zein da indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Bi profil daude. Batetik, gogo eta energia urriak erakusten dituena, autoestimu ertainekoa, prestakuntza jasotzeko eta familia- edo komunitate-inguruneko talderen batean parte hartzeko interes eskasa duena, indarkeriaren egoera larriak uzten dituen ondorioen beren eraginez. Bestetik, segurtasuna eta dagozkion Giza Eskubideen gaineko prestakuntza jasotzeko interesa erakusten dituena, indarkeriaren zirkuluan murgilduta dauden emakumeei laguntzen diena, informazioa emanez eta bere ezagutzak transmitituz.

Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeen egoera?

Egun, agerian dago emakumeon Giza Eskubideen aitorpenean aurrera egin dela komunitatean. COVIDak, hasieran, familiarteko indarkeria-adierazleak azalarazi zituen, eta, hori dela eta, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-estrategiak sortu ziren indarkeriaren prebentzioa eta salaketa-kultura bultzatzeko, kontzientzia sortzen lagundu dutenak. Halere, emakumeok jasan beharreko matxismo, diskriminazio eta botereei dagokienez mendekotasuna ikusten jarraitzen dugu.

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko aldaketarik garrantzitsuenak?

Aldaketak dinamikoak izan dira, indarkeria matxistaren desagerpenaren alorrean andrazkoek eginiko eskaeren araberakoak. Udal-, departamendu- eta estatu-mailan egun ezartzen ari den ekarpen garrantzitsuenetakoa ahaleginak bateratzea da, kolektibitateen bitartez, gure jarrera aditzera emateko eta Estatuari kultur egokitasunean oinarrituriko arreta integrala berma dezan eskatzeko, bai eta emakume indigenen estigmatizazioaren gaitzespena ere. 

Tailerrak egiten ari dira funtzionario publikoentzat, udaletako kideentzat, hezkuntza-, osasungintza-, segurtasun- eta justizia-arloetako langileentzat, andreen aurkako indarkeriaren fenomenoaz kontzientzia daitezen, edozein sozializazio-eremutan bizitza duinaz gozatzeko ahalmena mugatzen duen horretaz, hain zuzen ere.

Komunitate-mailan, halaber, gizonei prestakuntza emateko guneak sortu dira, indarkeria bere adierazpen guztietan prebenitu beharra nabarmenduta, baita aitatasun arduratsua eta familiako aitek jendartean duten rola ere.

Agerian geratu den aldaketa positiboenetako bat buruzagiak komunitateko batzarretan erakusten ari diren kontzientziazioa da, indarkeriaren prebentzioari dagokionez. Beste bat da komunitateko garapen-batzordean andrazkoek parte hartzeko guneak sortu direla; hala, komunitatean garatzeko ekintza-proposamenak aurkeztu dira, eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarrituriko Lan-egitasmotik abiatuta. Azkenik, oso gauza ona da gazteak, emakume helduak, komunitateko andrazko buruzagiak eta batzorde komunitarioetako kideak komunitate- eta udal-mailako prestakuntza-prozesuetan parte hartzen ari izatea, bai ezagutzak zabalduz ekintzak dibulgatzeko bai salaketa-protokoloari buruzko afixak izateko eta indarkeria-kasuak artatzen dituzten erakundeetako telefono-zenbakien gainean informatzeko.

Elkarrizketa Amalia Tzay Cutuj legezko sustatzailearekin

03

Amalia Tzay Cutuj dut izena, Santo Tomás Perdido onibarrean jaio nintzen eta 45 urte ditut. Lehen Hezkuntzako laugarren mailaraino ikasi nuen, Santo Tomás lursailean eta José Enrique de León eskola pribatuan; ikasketak amaitu nahi nituen, eta gutxienez Lehen Hezkuntzako 6. maila burutu, baina, tamalez, amak esan zidan ezin nuela ikasten jarraitu neba-arreba adingabeak zaindu behar nituelako, ni baino ez bainengoen horretarako. Horrexegatik ez nituen bukatu ikasketak. Handik denbora batera, zehazki 15 urte nituenean, ezkondu egin nintzen eta familia bat osatu nuen; gero, ezkondu eta 3 urtera, senarraren indarkeria fisiko eta psikologikoa jasan nuen. Hain zuzen une latz haietan, Elkarteko emakume-sare batean sartzeko gonbidapena egin zidaten, gurekin lan egiteko eta emakumeon eskubideak babesteko prestatzen hasi ziren garaian. Orduan, tailerrak egiten zituzten gure autoestimua lantzeko eta, horrela, geure burua ahalduntzeko. Hainbat urteren ondoren, Elkarte formala bihurtu zen (AMLUDI), bulego eta guzti. Eskaintzen zizkiguten prestakuntza-saioei esker, zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu nintzen eta, 2014an, graduazioa izan zen urtean, lege-sustatzaile. Orain ere, lege-sustatzaile jarraitzen dut indarkeriatik bizirik atera diren andrazkoei zerbitzu ematen.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren aurka? Zerk bultzatu zintuen borroka horretara? Nolakoa da zure lana? (laburbilduta)

2008an hasi nintzen indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeei laguntzeko lan egiten, laguntza behar nuelako informazio horrekin nire eskubideak eta haienak defendatzeko. Lege-sustatzaileok dagozkion instantzietara laguntzen diegu indarkeriaren biktima diren emakumeei, eta komunitateetan indarkeria pairatzen duten emakumeen kasuak detektatzen ditugu, lortu nahi duten babesari dagokionez aholkatzeko eta bideratzeko.

Zure esperientziaren arabera, zein da zure komunitatean indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Emakume ahaldundua da. Izan ere, elkarteak (AMLUDI) andreen eskubideen gainean egiten dituen tailerren bidez, emakumeek beren eskubideak ezagutzen dituzte, eta badakite AMLUDIra jotzen behar duten arreta jaso ahal izateko.

Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeek bizi duten egoera? COVID-19ak are okerragoa bihurtu du?

Pandemiaren ondorioz, indarkeria-kasuen kopurua hazi egin da: andreen bizikideek denbora gehiago ematen dutenez etxean, andreok indarkeria gehiago jasaten dute. Nire komunitateko emakumeek bortxakeria pairatzen dute oraindik beren bikotekideen aldetik; ez haiek bakarrik, baita haurrek ere, pandemiagatik eskolak ez direlako aurrez aurre jasotzen ari. 

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko egin beharreko 3 aldaketarik garrantzitsuenak? Egunen batean gertatuko ote dira?

  1. Lan gehiago izatea emakumeentzat.
  2. Soldatak bidezkoak izatea.
  3. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazio gehiago zabaltzea.

Aldaketok lorgarriak dira etorkizunean, baina, prozesu orok bezala, denbora behar dute, gauzak ezin direlako egun batetik bestera aldatu; hilabeteak, baita urteak ere, igaro beharko dira hori guztia erdiesteko.

Azken urteotan, zure komunitateko emakumeen egoerari dagokionez, zein izan dira 3 aldaketarik positiboenak?

  1. Emakumeek salaketa gehiago jartzen dituztela.
  2. Beren eskubideak ezagutzen dituztela eta ez direla beldur.
  3. Emakume gisa, beren burua babesten dakitela.

Elkarrizketa Carmen Alicia Cuj Chopen proiektuaren koordinatzailearekin

04

Konta iezaguzu apur bat zuri buruz: nola duzun izena, non jaio zinen, zenbat urte dituzun, zein ikasketa edota prestakuntza duzun, nola heldu zinen AMLUDIra eta zein kargu duzun.

Carmen Alicia Cuj Chopen naiz, Kaqchiquel emakume maia, San Lucas Tolimánekoa (Sololá), 52 urte ditut eta gizarte-langilea naiz. Garapen Integralerako Luqueko Emakumeen Elkartean (AMLUDI) 2015ean sartu nintzen, proiektu-koordinatzaile lanpostua betetzeko.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren aurka? Zerk bultzatu zintuen borroka horretara? Nolakoa da zure lana? (laburbilduta)

Nire ibilbide osoa emakumeen eskubideen defentsaren aldeko borrokari eskaini izan diot, matxismoaren, diskriminazioaren eta emakumeak komunitate-, udal- eta departamendu-mailan parte-hartzeko orduan baztertuak izatearen aurka, 1990az geroztik hainbat erakunde Sololáko departamenduko udalerrietan, batez ere San Lucas Tolimáneko komunitateetan, egiten ari diren lanari esker. Zehazki, emakumeen berezko eskubideak eta eremu publiko zein pribatutik esparru sozial eta politikoetan duten eragina defendatu izan ditut. AMLUDIk egiten dituen proiektuetako jarduera-koordinatzaile lanean, neure burua gizarte-ongizatea lortzeko emakume baliodun eta gizarte-kontzientziadun gisara agertzen jarraitzen dut , eta emakume, neskatila, mutiko eta nerabeen kontrako indarkeriarik gabeko bizi-kalitateko giroa sustatzen.

Zure esperientziaren arabera, zein da zure komunitatean indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Senar-emazteen bizimoduan eta ekonomikoki mendekotasun handia izan duen emakumearena. Horrek erabakitzeko askatasuna eragozten dio, baita bere burua garatzea eta hainbat esparrutan parte hartzea ere, horrela autoestimuari behar bezala eusteko eta, bere bizi-proiektua egia bihurtu ahal izateko, bere gaitasun zein trebetasunetan konfiantza izateko. Emakume hauei indarkeriaren zirkulua beren otzantasunean eta, batzuetan, aldarte depresiboan nabari zaie.
 
Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeek bizi duten egoera? COVID-19ak are okerragoa bihurtu du?

Langabeziak hala emakumeei nola seme-alabei eragin zizkien kalte emozionalak; eta konfinamenduak emakumeen kontrako indarkeria-kasuak ugaritzea ekarri zuen, haiek arduratzen direlako familiari eusteaz eta luzaroan bizi behar dutelako etxe berean beren erasotzailearekin. Justizia-instantziak, konfinamendu-garaian, ez zituen emakumeen salaketekin loturiko prozedurak hasi, eta, hala, nahasmendu emozionalak eragin zizkien.

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko egin beharreko 3 aldaketarik garrantzitsuenak? Egunen batean gertatuko ote dira?

Lehena, komunitate- eta udal-mailako agintariak, gizonezkoak gehienak, sentsibilizatzea, emakumeek garapen integralari egiten dioten ekarpenaren garrantzia aitor dezaten; emakumeen parte-hartzerik gabe, ez dago ez demokraziarik ez garapenik. Bigarrena, gazteek berdintasunari eta genero-ekitateari buruzko prestakuntza-prozesuetan parte hartzea, kontuan hartuta etorkizunean haiek izango direla aldaketa-eragileak. Azkenik, esparru pribatuan eta publikoan emakumeek erabakiak hartzeko guneak sortzea, eta ahalduntzeko, beren jarrera agertzeko eta ekonomikoki independenteak izateko beren trebetasunak ezagutzea.

Azken urteotan, zure komunitateko emakumeen egoerari dagokionez, zein izan dira 3 aldaketarik positiboenak?

Lehenik eta behin, zenbait emakumek ezagun dituztela dagozkien eskubideak defendatzeko beren aldeko legeak, nazioarteko erakundeen laguntzarekin. Bigarrenik, familia barruko bortxakeria eta genero-indarkeria pairatzen dituzten andreek salaketa-kultura aplikatzen dutela, hurbileko erakundeen laguntza bilatuz, batez ere AMLUDIrena, emakume kaqchikelentzako zerbitzu integralen arreta dela eta, non sustatzaileen eta autolaguntza komunitarioko talde baten laguntza jasotzen duten. Hirugarrenik, hainbat erakunderen ahaleginak bateratzeak COCODESeko (parte-hartze komunitarioko guneak) kideengan eta udal-agintariengan aldaketa eragiten ari dela, eta, hala, emakumeak integratzeko eta emakumeen politiketan islatutako proposamenak artatzeko sentsibilizazio- eta koordinazio-eremuak uzten ari direla.

Elkarrizketa Dalila Beatriz Salvador Culán psikologoarekin

05

Konta iezaguzu apur bat zuri buruz: nola duzun izena, non jaio zinen, zenbat urte dituzun, zein ikasketa edota prestakuntza duzun, nola heldu zinen AMLUDIra eta zein kargu duzun.

Dalila Beatriz Salvador Culán naiz, Kaqchiquel emakume maia, Xejuyú koloniakoa (San Lucas Tolimán, Sololá). 32 urte ditut, psikologia klinikoa ikasi nuen, osasun mentalean eta terapia integratzaileetan espezializatuta, eta AMLUDIn 2015. urtearen erdialdera hasi nintzen, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei arreta psikologikoa ematen.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren aurka? Zerk bultzatu zintuen borroka horretara? Nolakoa da zure lana? (laburbilduta)

6 urte daramatzat indarkeriatik bizirik atera diren andreekin eta beren seme-alabekin lanean, prozesu terapeutikoetan indarkeriak uzten dituen ondorioak guztiz sendatzen laguntzeko. Arlo honetan lan egiteko arrazoietako bat da nire herrialdeko indarkeria-indize handiez ohartzen naizela, are gehiago bizi garen landa-eremuen testuinguruan, baita indarkeria hori bizi duten pertsonengan maila emozionalean sortzen diren ondorioez ere. Eta, batik bat, jakin badakidala indarkeria ez dela soilik hura jasaten duten pertsonen arazoa, baizik eta guztiona. Bestalde, psikologiaren esparruan, emakumeei eta beren seme-alabei kalitateko arreta ematen diegu, gertukoa, ikuspegi integral, humanista eta kulturalki egokiari helduta. 60 minutuko saioak edo luzeagoak egiten ditugu 8 egunean edo 15 egunean behin, bilakaeraren arabera.

Zure esperientziaren arabera, zein da zure komunitatean indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Mendekotasuna (ekonomikoa eta ondareari lotua) duen emakumea da; hori funtsezko arrazoia da familia-esparruan indarkeria iraunarazteko, indarkeriaren zikloa haustea eragozten duelako. Horrez gain, mendekotasun emozionala du, autoestimu eskasa, pobrezia-egoera, langabezia, eskolatze-maila eskasak, eta emakume gazte eta helduek ez dute bizi-planik, gehienek ordaindu gabeko etxeko lanetan jarduten dute.

Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeek bizi duten egoera? COVID-19ak are okerragoa bihurtu du?

Bai, emakume, neskato eta nerabeak errazago daudelako beren erasotzaileekin etxean harrapatuta, pandemiaren eraginez. Ezin izan dute justizia-sistemara jo, erdi geldirik egon delako. Horri gehitu behar zaio lan informaleko diru-sarrerak eskuratzeko aukera galdu dutela, eta bizikide ohiek ez dutela seme-alaba adingabeentzako elikadura-mantenua ordaindu.

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko egin beharreko 3 aldaketarik garrantzitsuenak? Egunen batean gertatuko ote dira?

Gure alorrean, lan handia dugu egiteko; besteak beste, gero eta gehiago gizatiartzen jarraitu, indarkeria desagerraraztea ez baita soilik norberaren kontua, denok esku hartu behar dugu. Lehena, genero-berdintasunaren eta -ekitatearen alde lanean jarraitzea litzateke; bigarrena, haur eta nerabeekin jardutea, ikasi dituzten jokabide-ereduak (matxismoa) alda ditzaten; eta, hirugarrena, herritarren parte-hartzea eta gure eskubideak osorik egikaritzea sustatzen jarraitzea.

Azken urteotan, zure komunitateko emakumeen egoerari dagokionez, zein izan dira 3 aldaketarik positiboenak?

Nire komunitatean ikusi dudana eta AMLUDIk urte hauetan guztietan eginiko lana kontuan hartuta, ez da samurra izan, baina aldaketak izan, izan dira. Egun, emakume nerabe eta helduek hainbat alorretan parte hartzen dute. COCODE (parte-hartze komunitarioko guneak) andrazko buruzagiek osatzen dute: gero eta emakume gehiago etortzen dira elkartearen bulegora diziplina anitzeko taldearen laguntza integrala jasotzeko. Artaturiko emakumeek autolaguntza-taldeak eratzen dituzte.

Elkarrizketa Evangelina Samines Bocelekin, gizarte langilearekin

06

Konta iezaguzu apur bat zuri buruz: nola duzun izena, non jaio zinen, zenbat urte dituzun, zein ikasketa edota prestakuntza duzun, nola heldu zinen AMLUDIra eta zein kargu duzun.

Evangelina Samines Bocel dut izena, kaqchikel etnia maiakoa naiz, 45 urte ditut, Sololáko departamendu eta udalerrikoa naiz, eta gizarte-langilea. Garapen Integralerako Luqueko Emakumeen Elkartean, AMLUDIn, 2021eko otsailean hasi nintzen lanean, Arreta Integralerako Zentroko koordinatzaile.

Noiztik ari zara lanean indarkeria matxistaren aurka? Zerk bultzatu zintuen borroka horretara? Nolakoa da zure lana? (laburbilduta)

2004. urtetik, komunitate-esparruan. Hala ere, 2008an, aldaketa etorri zen,"Bizitzaren hobekuntza emakumeen eskubideen ikuspegitik" programa koordinatu nuenean, zeina Sololá departamenduko Santa Catarina Ixtahuacan eta Nahualá udalerrietako amei, umeei, senarrei eta komunitate-buruzagiei begirakoa zen.

Indarkeria matxistaren aurka lan egiteko eta borrokatzeko nire arrazoia da gizonekin alderatuta emakumeok tratu desberdina jaso izan dugula historian; haiek gure ongizate fisiko, psikologiko eta ekonomikoa laidoztatu izan dute. Hortaz, gizarte-langilea naizen aldetik, indarkeria matxista nozitzen edo bizi duten emakumeei arreta eta orientazioa eskaintzea dut eginkizun, hala nola indarkeriatik bizirik atera diren emakume, haur eta nerabeen gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea lortzea, bai eta indarkeriarik gabeko bizitza librea izateko eskubidea bermatzea ere.

Zure esperientziaren arabera, zein da zure komunitatean indarkeria matxistatik bizirik atera den emakumearen profila?

Emakume hauek jabetuta daude andreen aurkako indarkeria gizarte-arazoa dela. Borrokalariak dira, eta ekintzailetza-espiritu aparta dute. Beren gaitasun eta trebetasunetan sinesten dute.

Zure ustez, egun, zein da zure komunitateko emakumeek bizi duten egoera? COVID-19ak are okerragoa bihurtu du?

Egun, pandemiaren ondorioz, andreen eta haurren bizitza okerragoa da, partzialki; horrek tentsioa eta estresa ekarri ditu, batik bat baliabide ekonomikoagatik, senarren lana murriztu egin delako. Horrekin batera, gizon batzuen matxismoak eta jeloskortasunak mugatu egiten diete emakumeei etxetik kanpo lan egin ahal izatea edo beren produktuak kalean saltzera irtetea. Horrenbestez, andre asko zigor horren mende bizi direnez, ez dute telefonorik salaketa jartzeko edo beren komunitateetatik irteteko baliabide ekonomikorik.

Zure iritziz, zure komunitate edo herrialdean, zein dira indarkeria matxista betiko desagerrarazteko egin beharreko 3 aldaketarik garrantzitsuenak? Egunen batean gertatuko ote dira?

Nire ustez, hezkuntzak garrantzi handia du emakumeen eskubideen gaineko epe luzerako sentsibilizazioan, mundu berdinzale eta bidezkoa lortzeko. Maila indibidualean, emakumeen jarrera aldatzea, eta gizonek eta emakumeok eskubide eta betebehar berak ditugula ulertzea, gizona ez dela emakumea baino gehiago, alegia. Familiari dagokionez, gizonezko kideak andreen eskubideen, genero-ekitatearen eta bestelako maskulinitatearen inguruan sentsibilizatzea. Komunitate-mailan, komunitateetako buruzagiak emakumeen eskubideen gainean sentsibilizatzea. Era berean, emakumeak ahalduntzea ere garrantzitsua da, diru-sarrerak izan ditzaten.

Azken urteotan, zure komunitateko emakumeen egoerari dagokionez, zein izan dira aldaketarik positiboenak?

Emakumeek beren eskubideak ezagutzen eta egikaritzen dituztela, gizarte-guneetan parte hartuz eta beren eskubideak defendatuz, kasu. Komunitateko gizonak jabetuta daude legeek andrazkoak babesten dituztela eta, ondorioz, ezin dituztela inola ere eraso. Zenbait andrek beren burua gero eta gehiago hobetzeko espiritu handia dute.