Guatemalako historia hurbila, 80ko hamarkadan, bizitako barne gatazka armatuak zedarritzen du. Gatazka horren ondorioek sufritutako biztanleriaren zati batean diraute. Guatemalako genozidioaren edo maia genozidioaren garapen unean biztanleriaren zati bat mendian ezkutatu zen.
Ihes, kokapen eta ber-kokapen prozesua bizi izan zuen. Egoera mingarri hori dela medio, Populazio Komunitateak Erresistentzian (CPR) sortu eta osatu ziren; antolakuntza alternatiboaren erreferente dira.
Horietako hiru komunitatetan ( Triunfo Komunitatean, Champerico udalerrian, Retalhuleu departamendua; El Tesoro Nueva Esperanza Komunitatean, Patulul udalerrian, Suchitepequez departamendua; Union Victoria Komunitatea, Pochuta udalerrian, Cimaltenango departamendua; Hego Kostaldean eta Guatemalako goi-ordokian daude) Nazioarteko Elkartasuna CAFCA-rekin (Centro de Analisis Forense y Ciencias Aplicadas Forentse Analisiak eta Zientzia Aplikatuen Zentroa) eta APCD-rekin batera, zeinek Guatemalan dauden 22 Populazio Komunitateak Erresistentzian (CPR) biltzen dituen bere barnean, emakumeen kolektiboa indartzeko programa garatzen ari da. Horrela, bada, komunitatearen onuran eta garapenean eragina izango du. Proiektu horri ekin zaio memoria historikoaren berreskurapenean, emakumeek eskatuta, biktimen errekuperazio eta erreparazio prozesuak duen garrantzia aintzakotzat harturik. Honako alorretan lan egin da:
- Emakumeen osasun emozionalaren berreskurapena.
- Eskubideen gaineko formakuntza.
- Estatuaren aldetiko ordainaren betebeharren betekizunaren gaineko eskakizuna.
Emakumeak lurraldeen denfendatzaile gisa, beren komunitateetako aldaketen kudeatzaile nagusiak dira. Horregatik, funtsezkoa da haiek ekintzaile gaituak sentitzea, aldaketa horiek aurrera eramateko. Gizarteak emakumeak indartuz eta ahaldunduz itxuraldatzen dira.
"Emakumeen antolakuntzaren indartzea (hego kostako hiru udalerri eta Guatemalako goi-ordikita)" proiektua, Bilboko Udalaren laguntzaz.